Bizi dugun egoeraren aurrean, hauteskundeei begira, posta bidezko botoak garrantzi berezia hartzen du. Ezkerreko subiranisten boto bat bera ere ezin daiteke etxean geratu. Orain da unea.
Erantzuteko eta erantzukizunak hartzeko garaia da. Ez gaude politikan aldatu ezin diren gauzak onartzeko, politikan onartu ezin diren gauzak aldatzeko gaude.
Datorren uztailaren 12an oso erronka garrantzitsua dugu. Pandemia baten erdian dauden hauteskundeen aurrean gaude. Elkarrekin lan egin beharko dugu herri hau eraldatzeko, herri hau berriz ere zume indartsuenekin altxatzeko, ezker subiranistaren balioetatik. Aukera paregabea dugu herri honen berreraikuntzan pertsonak eta haien beharrak erdigunean jartzeko.
HAUTESKUNDEAK
EUSKO LEGEBILTZARRA
UZTAILAK 12, 2020
Erantzun
berrien
garaia da
Nola bozkatu
posta bidez
2020ko maiatzaren 19tik uztailaren 2ra bitartean
Jaso eta erregistratu eskaria posta bulego batean
Zu joan eta NANa eramanez gero, zuzenean bete ahal izango duzu
2020ko ekainaren 22tik uztailaren 5era bitartean
Dokumentazioa gutun ziurtatu bidez bidaliko dizute
Pertsonalki sinatu beharko duzu jasotzean
2020ko ekainaren 22tik uztailaren 10era luzatuta
Eman posta bidezko botoa posta bulegoan
ENTREGATU GUTUN-AZAL OFIZIALA BARRUAN ONDORENGOA ATXIKITA:
- Hautesle erroldako inskripzio ziurtagiria (posta bidez jasotakoa)
- Bozkatzeko gutun-azala boto papera barruan
* Gogoan izan notario-ahalordea dagoela, doakoa, Posta bulegora joan ezin daitezkeen pertsonek posta bidezko botoa beraiek baimendutako beste pertsona baten esku utzi ahal izan dezaten.
ESTATU ESPAINOLETIK KANPO BOZKATU
HAUTESKUNDEAK
EUSKO LEGEBILTZARRA
UZTAILAK 12, 2020
Erantzun
berrien
garaia da
Nola bozkatu
estatu
espainoletik
kanpo bizi
bazara
Maiatzaren 19tik ekainaren 13ra bitartean
Inskripzioa egiaztatu CERA (iraunkorra) edo ERTA (aldi baterakoa) erroldetan
Datuak zuzendu edo izena eman kontsulatuetan.
Oso garrantzitsua: Erroldan agertu ezean, ezin izango duzu botoa eman.
Maiatzaren 19tik ekainaren 16ra bitartean
Botorako eskaria egin
Nola?
Eskatutako dokumentazioa (NANa, etab.) Internet edo posta bidez bidaliz.
Nora?
Dagokizun Hautesle Erroldaren Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialera.